Muskau parkea

Fürst-Pückler-Park Bad Muskau /
Muskau parkea
1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Neue Schloss edo Gaztelu Berriaren ikuspegia

Mota Kulturala
Irizpideak i, iv
Erreferentzia 1127
Kokalekua  Polonia
 Alemania
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 51°34′46″N 14°43′35″E / 51.57944°N 14.72639°E / 51.57944; 14.72639
Izen ematea 2004 (XXVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Muskau parkea (alemanez: Muskauer Park; ofizialki: Fürst-Pückler-Park Bad Muskau; polonieraz: Park Mużakowski) 545 hektarea dituen ingeles lorategia da, Erdialdeko Europako handiena dena. Alemania eta Polonia arteko mugan dago, Neisse ibaiak zeharkatuta. Alemaniako eremua Saxonia estatuan, Bad Muskau udalerrian hain zuzen ere, eta Poloniakoa Lubusz voivodian, Łęknica herritik gertu, daude. 2004an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Eskualdeko jabea zen Hermann von Pückler-Muskauk sortu zuen 1815ean. Lorategiaz gain, orangerie bat eraiki, Gaztelu Zaharra (Altes Schloss) birmoldatu eta Gaztelu Berria (Neues Schloss) berreraiki zuen. Berlingo guduan parkeak zituen lau zubiak txikitu zituzten eta, gero, komunistek ez zuten aintzat hartzen, junker baten lana zelako. Hala ere, 1989ko iraultzen ondorioz, alde bietako agintariek antzinako parkea berreskuratzeari ekin zioten.


Developed by StudentB